AKTUALITATEA


| 2021-06-14 12:40:00

Gaur goizean Pasaiako Udalean egindako osoko bilkuran, EH Bilduk eta Podemosek proposamen zehatz bat aurkeztu diogu Pasaiako 2.02.2 Velasco eremuko C lurzatian 39 BOE esleitzeko oinarriei.

Proposamen horrek bi puntu zituen. Alde batetik, Udalak sustapen honetako bi etxebizitza jabetzan erosi ahal izatea, ondoren Gizarte Ekintza Sailak zuzkidura-ekipamendu gisa erabiltzeko. Eta, bestetik, udalak guraso bakarreko familiak eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak ere kontuan hartzea, esleipen-irizpideetan kasu horietarako bi etxebizitza erreserbatuz (eta dagokion ordenantzak baimentzen duen bezala).

Bi proposamen horiek udal alderdi sinatzaileok hirigintzako batzordean lortutako akordio baten ondorio ziren.

Proposamena atzera bota dute PSEk eta EAJk. Gobernuaren izenean hitz egin duen Nahikari Otermin hirigintza zinegotziak denbora eta bideragarritasun ekonomiko falta aipatu ditu euren ezezkoa argudiatzeko. Hala ere, ezkerreko bi formaziook argi utzi diogu duela urtebete antzeko proposamenak bidali genizkiola Otermin andereari, eta orduan ere ez zuen akordiorako borondaterik izan.

Beste behin ere, gobernu ez oso anbiziotsu batekin topo egin dugu, eta txosten teknikoen faltari erreparatuz, EH Bilduren eta Podemosen proposamena kaxoi baten sartu du. Hau hirigintzako zinegotziak kolektibo ahulenekin duen sentsibilitate eskasaren beste sintoma bat baino ez da.