AKTUALITATEA


| 2020-07-18 12:40:00

Ezagunak ditugu oso Torreatze zein Donibanen ematen ari diren egoera desegokiak. Lehenengoan etengabeko kotxeen trafikoak oztopatu egiten du bertan lasai ibili eta gozatzeko aukera. Donibanen, etengabeko jendearen joan etorri ez neurtua, zikinkeria, trafikoa... Oztopo ere badira osasuntsu bizitzeko.

Torreatze zein Donibaneko egoera hobetzea da gure helburua. Hori dela eta, gure ekimenez sortu da bi egoera hauek konpontzeko batzordea, udaleko azken bi osoko bilkuretan gaiak mahai gaineratuz. Gaiak urgentziaz konpondu beharrekoak direla oso ondo dakigulako. Gure ahalegina herriaren alde lan egin eta adostasunerako bidea jorratzea da eta horretan ari gara; gure hitza betez eta koherentziaz jokatuz.

Jakin badakigu, ordea, herriarekin hitz egiten ez bada, herriaren kezkak gure egiten ez baditugu ez goazela inora eta zoritxarrez udal gobernu honek ere halako jarrerak erakutsi dizkigu. Donibanen elkarrizketarako erakutsi den asmoa eskertzen dugun arren, oraindik egiteko asko dagoela uste dugu. Guk, errepikatzen dugu, adostasunetik egin nahi dugu aurrera eta ireki diren bide horiek baliatu eta konponbiderantz abiatuko gara etenik gabe.

Hala ere, San Pedron herritarren haserrea ikusirik ere, adierazi behar dugu ulertzen dugula egonezin zein haserrea eta bada garaia egiteko moduak aldatu eta herritarren interesak entzuteko.