Elkarlanerako eta elkar zaintzeko unea da, eta, horregatik, hainbat proposamen luzatu dizkiogu Orozkoko Udalari, salbuespen egoera honetan herritar guztien ongizatea bermatu dadin.
COVID19aren aurrean erantzunkizunez jokatzeko unea da, pertsonen osasuna edozerren aurretik lehenesteko momentua. Horregatik, EH Bildu Orozkoko kideok lehen egunetik udal gobernuari eskaini diogu irtenbideak bilatzen laguntzeko eta elkarlanerako gure prestutasuna. Hainbat proposamen egin ditugu Koronabirusaren hedapena gelditu eta pertsonen osasauna babestuz herritarren bizitzak erdigunean jartzeko.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin koordinazioan, arrisku handiena duten eta behar bereziak dituzten familiak identifikatzea, eta eskola jantokia itxita dagoen bitartean, familia hauetako umeen bazkaria bermatzea.
Familiak laguntzeko neurriak modu bateratu eta adostuan garatzea.
Nagusien artapena eta jarraipena egitea, batez ere gizarte zerbitzuen erabiltzaileak ez direnei. 70 urtetik gorako pertsonei deitzea beraien egoeraren inguruan jarraipena egiteko. Zerbitzuetaz jakinarazteko eta egoera pertsonal eta emozionalaren inguruko jarraipena egiteko. Batez ere, sareetara sarbiderik ez dutenei eta egunez egun egoera okertu ahal zaien herritarrei lehentasuna ematea.
Arrisku handiena duten edo premia bereziak dituzten herritarren zaintza beharrei erantzuteko sortu den boluntario sarearen ardura hartzea. Laguntza eskatzeko Udaleko telefonoa eguneko 24 orduak erabilgarri egotea ziurtatzea.
Indarkeria matxistaren aurrean sentsibilizaziorako neurriak hartzea eta egoera hauek ekiditeko telefonoak helaraztea.
Bozeramaileen batzordea edo gainontzeko talde politikoei informazioa eman eta ekarpenak egiteko gunea bideratzea eta herritarrak informatzeko neurriak martxan jartzea.
Etxez etxeko langileen lan baldintza eta segurtasun neurrien inguruko jarraipena egitea.
Egoeraren analisi bat egitea herrian finkatuta dauden enpresa txiki, tokiko merkatari, ostalari, autonomo, lehen sektoreko ekoizle eta familien egoerari dagokionez.
Enpresa txikiei zerga eta tasak kitatzea, jarduera etenda dagoen bitartean IBIa kitatzea, Udalak egiten dituen erosketak bertako komertzio eta ekoizleei egitea lehentasunez eta espazio publikoa okupatzeagatiko tasa etetea jarduera itxita dagoen bitartean.
Etxeko langileen egoeraren jarraipena egitea. Beharrezkoa balitz, lehentasunez lanik gabe edo beharrizana duten etxeko langileak kontratatzea Udalak kudeatzen duen etxez etxeko laguntza zerbitzuan lan egiteko.
Sarri egoera ahulenean egon ohi diren herritarrak dira. 24 orduak zaintzan ematen dituzten langileen baldintzak ezagutzeko neurriak hartzea.
Eskolako eta udal liburutegiko ordenagaituak ere eskuratu daitezkeen aztertzea.
Ikasleei interneta doan bermatzeko neurriak martxan jartzea.
Laguntza behar duten ikasleei eta familiei ordenagailu bidezko banakako laguntza telematikoa udal zerbitzuetako hezitzaileek edita boluntarioek emateko aukerak aztertzea.
COVID-19 pandemia krisiaren neurriak direla eta haurrekiko orokorrean hartu den jarrera aztertzea.