AKTUALITATEA


| 2024-03-08 12:48:00

EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioakForu Hobekuntza eguneratzeko eta errealitate sozialera eta Nafarroako XXI. mendeko herritarren iritzira egokitzeko Ponentzia’ren lan-planaren proposamena aurkeztu du; horren epea ostiralean, martxoak 8, amaitu delarik.

EH Bilduk azaroan aurkeztu zituen oinarri eta printzipioen arabera, alderdiak 50 aditu baino gehiagoren zerrenda proposatu du; besteak beste, legelariak, abokatuak, katedradunak eta unibertsitateko irakasleak, bai eta hainbat elkartetako ordezkariak ere, ponentzian agertu eta ekarpenak egin ditzaten.

EH Bilduren ustez, lehentasunezkoa da Foru Hobekuntza eguneratzeari buruzko eztabaidari ekitea; izan ere, trafiko-transferentziari buruz Auzitegi Gorenak eman berri duen epaiak agerian utzi duenez, premiazkoa da autogobernua eta foraltasuna blindatu eta garatzea birzentralizazio-pultsioen aurrean”. Ildo horretan, EH Bilduk defendatu duenez, eskubide historikoak eguneratzeko, Nafarroa erabaki-subjektu politiko gisa hartu behar da, bai Estatuarekiko bai gainerako euskal lurraldeekiko harremanei dagokienez. “Gure subiranotasuna berreskuratu nahi dugu eta autogobernurako gaitasun guztiak garatzearen alde egiten dugu, eta honako Ponentzia aukera ona da horretarako, gaineratu du.

Hala, EH Bilduk espero du Ponentzia honek “lan emankorra egiteko balio izatea, ahalik eta adostasun handiena jasoko duena, Nafarroako herritarren gehiengoaren sentimendua bilduko duena eta akordio politiko eta sozial sendoak lortuko dituena. Nafarroako Parlamentuan irekitako eztabaida garrantzi handiko eztabaida da Nafarroaren etorkizunerako, eta EH Bilduren konpromisoa da jendearen interesak beti lehenestea, exijentzia eta anbiziotik, gure lurraldearentzat ongizate, demokrazia eta subiranotasun handiagoan aurrera egiteko akordioak lortzeko lan egitea, amaitu du.