AKTUALITATEA


| 2025-09-25 11:32:00
- Auzipetutako zazpi pertsonak absolbituta geratu diren Aroztegia auziko epaia ezagutu ondoren, EH Bildutik Aroztegiko Elkartasun Komiteak egin duen balantzeari atxikimendua adierazi nahi diogu, eta kasu honetan mobilizazio sozialak izan duen paper handia azpimarratu, baita talde kriminalaren akusazioak aurrera egin ez duela balioan jarri ere.
- Epaiak agerian utzi du Komiteak berak behin eta berriz esan duena: desobedientzia zibila ez dela delitua. Are gehiago, denbora honen guztiaren ondoren, argi geratu da herritarren mobilizazioa oso beharrezkoa dela, funtsezkoa dela gure herriaren subiranotasunaren eta erabakitzeko eskubidearen aurkako erabakiei aurre egiteko orduan.
- Gainera, auzolanaren balioa, eta herri baten erresistentzia eta borroka ezinbestekoak izan dira herritarren protesten eta herritarren  beraien kriminalizazioa saihesteko.
- Hala ere, garbi daukagu epai justu bakarra absoluzioa izango zela. Gure ustez, ezarritako isunak, 62.000 euro guztira, ez dira bidezkoak. Era berean, gogoratu behar da prozesua ez dela amaitu epaia ez delako irmoa eta helegiteak aurkez daitezkeelako.
- Ildo horretan, beste behin ere Komitearen aldarrikapenarekin bat egiten dugu, Aroztegiko UGEPa berehala bertan behera uzteko eta behingoz herriaren borondatea errespetatzeko eskatzeko.
- Azkenik, EH Bildutik berriro ere gure babesa eta elkartasuna helarazi nahi diegu prozesu honetan guztian beren bizitzak baldintzatuta ikusi dituzten pertsonei, eta Aroztegiko Elkartasun Batzordearen aldarrikapenekiko gure konpromisoa berretsi nahi dugu.