AKTUALITATEA


| 2026-09-21 09:49:00

EH Bilduk adierazpen instituzionala aurkeztu du Nafarroako Parlamentuko Mahaian eta Bozeramaileen Batzordean, bloke progresistako beste kideekin batera, migratzaileen aurkako indarkeria eta arrazakeria ekintzak arbuiatzeko eta GKEen eta gizarte ekintzaileen aurkako presio ekintzak arbuiatzeko, atzo Ceutan gertatutakoaren ondotik. Adierazpena ez da atera ultraeskuinaren eta PPren kontrako botoagatik eta UPNren abstentzioagatik. Ezker soberanistak elkartasuna adierazi die krisi humanitarioa konpontzen laguntzen saiatzen ari diren erakunde sozial eta aktibista guztiei; gaurkoan, Negu Gorriaki.

“Guztiok arduraz jokatu behar dugu, indarkeria- eta arrazakeria-giro hori sortzen ez laguntzeko, eta ultraeskuina elikatzen soilik laguntzen duten diskurtsoak alboratuz”, adierazi du Laura Azanal bozeramaileak medioen aurrean. “Argi geratzen da berriz ere alderdi bakoitza non kokatzen den oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen aurkako oldarraldi erreakzionarioaren aurrean. Eskuin blokeari askoz gehiago arduratzen dio Sanchezen Gobernuaren higatzea, giza eskubideen defentsa baino”.