AKTUALITATEA


| 2021-07-05 10:06:00

EH Bildu Ultzama “baikor” agertu da  Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak eman berri duen epaiagatik, Ultzamako Udalak Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak abenduaren 21ean emandako epaiari jarritako apelazio-errekurtsoa baiesten duelako, eta, beraz, biogas-instalazioaren emakidadunari 816.271,09 euroko kalte-ordaina ezartzen zion epaia bertan behera utzi duelako. Aitzitik, prozesu berari lotuta, ezetsi egin da Sodena eta Caja Rural-en apelazio-errekurtsoa, uztailaren erdialdera arteko epea dutelarik kasazio-errekurtsoa aurkezteko.

Hala, EH Bilduk aurre egiten die “Ultzamako Udala modu kontzientean porrotera eramateko” UPNk egindako akusazioei, “plantaren egoera bideraezina eta prozesu judizial horiek guztiak Agrupación Ultzamak sortu, sustatu eta kudeatutako instalazioarengatik Udalak pairatzen duen egoeraren ondorio zuzena” direlarik. “Proiektu horrek porrot egin du hasieratik, Kontuen Ganberaren eta bestelako txostenek jasotzen duten bezala”. “AUk porrot egin duen proiektu batean sakontzen jarraitzearen alde egin zuen, eta urte batzuk geroago, oraindik ere, ekimen honekin zerikusirik ez dutenei dagokie horrek guztiak ekarri duen porrot tekniko eta ekonomikoaren ondorioak kudeatzea”, gaitzetsi du EH Bildu.

Ildo horretatik, EH Bilduk nabarmendu duenez, azken ebazpen judizial honek “errefusatu egiten du egoera hori kudeatu eta eragin zuten arduradunek orain erantzukizunak desbideratu nahi izatea euren burugabekeria-kateari aurre egin behar izan diotenei".