AKTUALITATEA


| 2026-09-11 10:44:00

EH Bilduk positibotzat jo du gastu-muga handitzea, eta adierazi du igoerak Nafarroako jendartearen egungo erronkei erantzuteko balio behar duela. “Une konplexu honen aurrean, Nafarroak aurrera egiten jarraitu behar du, baliabide publikoek eraldaketa gauzatu eta oinarrizko eskubideak bermatu ditzaten”. Gobernuaren lehentasunak zehaztuko dituen sailen araberako banaketa ezagutu bitartean, ezker subiranistak elkarrizketa aktiboarekin lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du, Nafarroako Gobernuarekin aurrekontu akordio posible bat negoziatzeko, kontu publikoek Nafarroako herritarren beharrei modu eraginkorrean erantzuteko helburuarekin.

Era berean, EH Bilduk azpimarratu du ezinbestekoa dela zerga politiketan koherentziaz jokatzea, eta Fiskalitate Mahaiaren esparruan akordio batera iritsi ahal izatea espero du: “Fiskalitateak herritarren zerbitzura dagoen tresna izan behar du, eta etxebizitza eskuratzearen krisiari, aberastasunaren kontzentrazioari eta larrialdi klimatikoari erantzun behar die”.