AKTUALITATEA


| 2026-09-22 18:04:00

Astearte honetan, zortzi gazte atxilotu dituzte Guardia Zibilak eta Foruzaingoak, uztailaren 19an Berriozarren izandako istiluengatik.

EH Bildu ez dator bat atxiloketa horien modus operandiarekin, uste baitu prozedura arruntak daudela, beste operazio polizialetan ere ikusitako gertaeren mediatizazio interesatua alde batera utzita. Are gehiago adingabeak izanda.

Ezker subiranistak, uste sendo antifaxista batetik, uste du olatu erreakzionarioaren aurkako antidotoa mobilizazio masiboa eta tresna demokratiko eta baketsuen bidezko salaketa dela, ikerketa honen xede diren gertakariak gertatu zirenean adierazi genuen bezala.