AKTUALITATEA


| 2025-01-28 14:01:00

Aroztegiko Elkartasun Komiteak lurraren defentsan eta kriminalizazioaren aurka Iruñean egingo duen manifestazioan egongo da EH Bildu. Ezker soberanistak “larritzat” jo du auzipetuen aurkako zigor eskaera, eta esku-hartze judizialaren helburua “proiektuaren aurkako erantzun herritar oro kriminalizatzea” dela iritzi dio. Hala, babes osoa adierazi die zazpi lagunei.

Aroztegiko proiektua bertan behera uztez gainera, Udalez Gaindiko Plan Sektorialen inguruko gogoeta sakon baten beharra mahaigainertu du koalizioak: “Auzipetuek egin duten gauza bakarra baztandarren gehiengoak hartutako erabakia defendatzea izan da. Nafarroako Gobernuak, aldiz, herritarren borondatearen gainetik, proiektu pribatu bat babestu eta blindatu du, horretarako Udalez Gaindiko Plan Sektoriala erabiliz”.