AKTUALITATEA


| 2019-05-22 14:05:00

Hauek dira gure programan jasotzen ditugun neurrietako batzuk:

  • Fruta eta barazkien merkatua ez da industrializazio eta esportazioan soilik zentratu behar. Hurbileko merkatua garapen handiko merkatua da eta potentzial handiagoa dauka sistema ekologikoetan.
  • Behi esnearen sektoreari dagokionez, ekoizpen-gune tradizionaletan (bazka-larreetan) ekoizpen mota hau mantendu ahal izateko neurriak hartu behar dira.
  • Artaldeek ingurumenean eragiten dituzten abantailak kontuan izatea.
  • Errentaren %50a gutxienez nekazaritza edota abeltzaintzatik jasotzen duten nekazari eta abeltzainei lehentasuna ematea eta laguntza bereziak ematea ingurumena zaintzen dutenei.
  • Produktu ekologikoak eta bertoko laborantza zein ganadua lantzen dituztenei babesa ematea.
  • Transgenikoei buruzko politikak aplikatzea, horiek ezabatzeko jarrera proaktiboa bultzatuz.
  • Arauen erregulazio malgua izatea nekazaritza eta abeltzaintza produktuen eraldaketan eta salmenta zuzenean diharduten ustiategientzat.