Lezoko ur kontsumoaren %30-35 inguru ur propioaren bidez asetzen da, Jaizkibelek “doan” ematen diguna, baina Lezok berea duen ur hori Añarberi erosi beharko dio aurrerantzean.
Osoko Bilkurak publikoak dira, herritarrei irekiak. Herritar orok du eskubidea Osoko Bilkuretara bertaratzeko, baina alkatea eta EAJ-PSE gobernu taldea eskubide hori urratzen ari dira herritarrei sarrera debekatuz.