Lezoko EH Bilduk irabazi ditu udal hauteskundeak, gehiengo osoarekin, eta alkatetza lortu du. Mikel Arruti Salaberriak ekainaren 17ko udalbatzarrean hartuko du kargua.
1.393 boto eskuratu ditu EH Bilduk gaurko udal botzetan, eta %49,29ko babesa eta zazpi hautetsi. Irabazle izan da, gehiengo osoz. Duela lau urte ere irabazi egin zuen (sei hautetsi), baina EAJk eta PSE-EEk bat egin zuten inbestidura saioan, eta gehiengo osoarekin, alkatetza eskuratu.
Lezoko udal hauteskundeetako emaitza
EH Bildu. 1.393 boto, %49,29 (+2,6 puntu 2019tik), 7 hautetsi (+1), gehiengo osoa.
EAJ. 977 boto, %34,57 (-8,5 puntu), 5 hautetsi (-1).
PSE-EE. 217 boto, %7,67 (-1,4), hautetsi 1 (berdin).
Elkarrekin Podemos. 121 boto, %4,28 (2019an ez zen aurkeztu), hautetsirik ez.
PP. 48 boto, %1,69 (+0,6), hautetsirik ez.
Foru hauteskundeetan ere EH Bildu izan da Lezon garaile, 1.396 botorekin. Ondoren geratu dira: EAJ (922 boto), PSE-EE (230), Elkarrekin Podemos (146), PP (58).
Mikel Arrutiren, Lezoko alkate izango denaren lehen adierazpenak, HITZAn.https://t.co/aAvMvI6ixY#Lezo #Hauteskundeak23 pic.twitter.com/KRqBFuJe4E
— Lezoko Hitza (@lezohitza) May 28, 2023