AKTUALITATEA


| 2020-05-21 17:09:00
  • 265.000€ diru-laguntza zuzenetan herriko ekonomi-sarea osatzen duten sektoreentzat, larrialdi egoera honek eragin dien ondorioei erantzun ahal izateko.

  • Jarduera geldiarazi behar izan duen bakoitzari 1.000€ko diru kopuru finkoa bideratzea proposatzen dugu. Jarduera murriztu behar izan duen bakoitzari, 500€ko kopuru finkoa.

 

Lezoko EH Bildun argi dugu herritarren zaintza, osasuna eta bizi baldintzak erdigunean jartzeko, eta herriko ekonomi-sarea zaintzeko, udaletik ere, esku-hartu beharra dagoela.


Hemen adierazten ditugun proposamenak, herriko ekonomi-sarea osatzen duten sektore ekonomikoei begira egindakoak ditugu.


Proposamen hau argitaratu eta udaletxean erregistratu aurretik, herriko hainbat sektore ekonomikoekin elkarbanatu dugu beraien iritzia jaso eta kontrastea egiteko. Beraien egoera eta iritzia kontuan izatea ezinbestekoa dela pentsatzen dugu.

 

Diru-laguntzak: zenbat eta zertarako

 

A) Jarduera geldiarazi behar izan dutenak:

  •  1.000 euroko kopuru finkoa.

 Horretaz gain:

  • Jarduera egiten den establezimenduaren alokairu-gastuengatik, 300 euro arte.

 

  • Jarduerari lotutako maileguen amortizazio-gastuengatik eta interesengatik, 250 euro arte.

 

  • 2020ko udaberri-uda denboraldiko arropa, oinetakoak eta osagarriak erosteko edo hornitzeko gastuengatik, 200 euro gehienez.

 

  • Ostalaritza eta jatetxe jardueretarako, 200 euroko zenbateko finkoa.

 

B) Beren jarduera murriztu dutenak ( fakturazioa %40a edo gehiago murriztu bada) :

  •  500 euroko zenbateko finkoa.

 

Diru-laguntza horien helburua da Lezoko mikroenpresen eta norberaren konturako langileen artean, nekazaritza-sektorekoak barne, COVID-19 birusaren pandemiari aurre egiteko deklaratutako osasun-alarmak eragindako ondorio ekonomikoak arintzea.

 

Eskaeren kopurua eta zenbatekoa bideratutako kopurua baino handiagoa bada, Lezoko Udalak zenbateko hori handitu beharko luke, beti ere, bere posibilitateen arabera.

 

Nolanahi ere, bizi dugun egoera aldakor eta ziurgabe honetan, denborak, behar eta lehentasun berriak ekarriko dituela pentsa dezakegu eta horiei erantzuteko erabaki eta neurri berriak hartu beharko direla.