Martxoaren 15ean, Gezalako ekitaldian, Lezoko EH Bilduk maiatzeko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendaren berri eman zuen. Hainbat esparrutan aritutako eta herria ezagutzen duten lezoarrek osatu dute taldea udala gobernatzeko.
Bederatzi emakumezkok eta zazpi gizonezkok osatzen dute taldea, eta adin kontuetan ere aniztasun handia dago.
Pasa den urritik abendura, herriko EH Bilduren mahai politikoak hauteskunde zerrenda osatuko duten kideen proposamenak eskatu zituen. Prozesu baten ondoren, osatu da taldea, eta, udal hauteskundeetarako bi hilabete eta erdi falta zirela egon da publiko egiteko moduan.
Eskarmentu handiko taldea osatu du EH Bilduk, udalgintza zer den badakiten emakumeez eta gizonez osatutakoa.
Aurreko aldizkarian iragarri bezala, Mikel Arruti Salaberria izango da EH Bilduren alkategaia. Duela lau urte ere hura izan zen alkategaia, eta EH Bildu izan zen talde bozkatuena. Baina inbestidura saioan, EAJk eta PSEk bat eginda gehiengo osoa lortu, eta alkatetza lortu zuten. Alkate izateko aurkeztu da Mikel berriz. Lezoarra dugu, 1977koa, eta beti Lezoko dinamiketan ibilia. Herriarekin eta herritarrekin konpromisoa dauka.
1. postuan eta alkategaia: Mikel Arruti Salaberria.
2. Miren Ormazabal Urkizu.
3. Aitzol Saizar Viaña.
4. Eneritz Arruti Osanbela.
5. Iker Salaberria Urkizu.
6. Mireia Kuesta Unzain.
7. Jon Legorburu Arrastua.
8. Deiene Ziganda Arruti.
9. Josune Saizar Sarasua.
10. Jonatan Cuadrado Mantiñan.
11. Beatriz Garcia Benitez.
12. Iratxe Lopetegi Suarez.
13. Estanis Karrera Sarasola.
Ordezkoak:
14. Garazi Muñoz Gereño.
15. Ander Iñarra Olaziregi.
16. Nekane Manso Berasarte.
“Herrigintzatik gatoz”
“Gurea ez da politika konbentzionala. Gu herrigintzatik gatoz. Guretzat udalean aritzea, herrigintzaren beste arlo bat da. Mikel Arrizabalagak argi zuen herrigintzak instituzioetatik aritzea ere behar duela”. Hala esan zuen Gezalako ekitaldian Mikel Arruti Lezoko EH Bilduren alkategaiak. “Eta politika ulertzeko modu hori, abantaila handia da guretzat, herritarrengandik gertuen gaudenak izatea esan nahi baitu”. “Esentzia” hori ez galtzeko eskatu du, “herritarrengandik urrun dagoen alderdi batean” ez bilakatzeko.
Bideoan, Gezalako ekitaldiaren laburpena: