AKTUALITATEA


| 2023-05-25 10:54:00

Lezoko EH Bilduren hauteskunde kanpainako azkeneko bideoa da hau.

Maite dugu Lezo. Gure herria da. Zu zara Lezo. Denok gara Lezo. Herri bat gara.

Gure oroitzapenen seaska da Lezo, gure egunerokoa, eta gure ilusioa.

Zaindu dezagun gure herria, hobea izan dadin, atseginagoa, justuagoa.

Eta mende honetako erronken aurrean, herri kohesionatua izateko, komunitate sendokoa.

Zaindu, beraz, herritarrak, zaindu elkarteak, ingurumena, kultura, tokiko ekonomia. Zaindu herria. Eta elikatu.

Konpromiso horrekin aurkeztu da Lezoko EH Bildu igande honetako udal hauteskundeetara.

Herritarrekin eta herritarrentzat ariko gara. Herria egiteko beti.

Maite duzun Lezo baitugu ikur eta ipar.

Egingo dugu.

Bozkatu Lezoko EH Bildu.

(kanpainako bideoak)