AKTUALITATEA


| 2022-10-27 12:26:00

Lezoko EH Bilduk 2023ko maiatzeko udal hauteskundeei buruzko herri batzarra egin zuen urriaren 13an, eta Talde Eragileak, prozesu baten ondoren, Mikel Arruti Salaberria proposatu du alkategai izateko.

 

Lezoko EH Bilduk igandera arteko epea zabaldua du beste proposamenak jasotzeko. Ez balego besterik, azaroaren 5ean berretsiko du Arruti alkategai gisa.

 

Lezokoa bertakoa da Mikel Arruti, 1977an jaiotakoa. Duela hiru urteko udal hauteskundeetan ere EH Bilduren alkategai izan zen, eta herritarrek haren taldea bozkatu zuten gehien: 1.418 boto (%46,7). Sei hautetsi lortu zituen orduan EH Bilduk. EAJ geratu zen bigarren, 100 boto pasara; sei zinegotzi eskuratu zituen. PSE-EEk, aulki bat. Inbestidura saioan EAJk eta PSE-EEk bat egin, eta alkatetza lortu zuten.