AKTUALITATEA


| 2023-03-18 16:23:00

Lezoko EH Bilduk gaur eguerdian ireki du Bilgunea, Zubitxo kalean. Mikel Arruti Salaberria alkategaiaren hitz batzuen ondoren, musika eta mokadua izan dira. Arrutik esan du izaera zabaleko egoitza izango dela. Bestetik, nabarmendu du Lezoko EH Bildu maiatzeko udal hauteskundeen erronkara begira prest dagoela, eta taldeak anbizioa daukala. Alkatetza lortzeko dinamika izateko eskatu du.

Bilgunearen irekiera ekitaldiaren aurretik, goizeko hamarretatik aurrera udal hauteskundeetako programa osatzeko lehen batzar irekia izan da Bilgunean, gaitzat hartuta herritarren eta imgurunearen zaintza. Hurrengo herri batzarra, apirilaren 1ean, han bertan.