AKTUALITATEA


| 2023-03-24 14:25:00

Lezoko EH Bildu hartu-eman asko ari da egiten herritarrekin eta eragileekin, eta, orain, edonork bere proposamenak edo iradokizunak bidaltzeko modua ere jarri dugu, buzoi elektronikoa sortu baitugu. Hemen idatzita, Lezoko EH Bilduk zuzenean jasoko du testua.

Horrez gain, Lezoko EH Bilduren ordezkaritza bat astelehenero Bilgunean (Zubitxo kalea, 21) izango da, 18:00etatik 20:00 arte, herritarrak eta elkarteetako ordezkariak hartzeko prest.