AKTUALITATEA


| 2023-05-23 13:59:00

Lezoko auzoetako bizilagunekin egin ditugun bileretan, haiek nabarmendu dute instituzioen aldetik utzikeria pairatzen dutela: auzoaren mantenu falta (garbitasuna, argiteria, konponketak...), irisgarritasun arazoak edota udalaren jarrera desegokia. Gure auzoek ere merezi duten herria behar dute, eta Lezoko EH Bilduk konpromisoa hartu du egoerari aurre egiteko, auzoak biziberritzeko eta haiekin gertuko harremana izateko. Auzoetarako eskuorria atera eta banatu dugu.

Altamira, Gaintxurizketa eta Pisbe-San Pedro eta Lopene auzoetarako proposamenak dakartza dokumentuak.