AKTUALITATEA


| 2022-12-05 20:16:00

Krisia gehien sufritzen ari direnei laguntzeko eta bizi dugun ezegonkortasun egoerari erantzuteko aurrekontuak behar ditu Lezoko Udalak. Gobernu taldearen aldetik, ordea, iniziatiba falta nabaria da eta egoerak eskatzen duen neurriko ardura erakusteke, orain arteko aurrekontuen jarraipen hutsa proposatzera mugatu dira.

Egoera honetan, 2023 urteko udal aurrekontuei 18 emendakin aurkeztu zizkion Lezoko EH Bilduk. Guztira, 347.000 €tako zenbatekoa osatuz. Ekarpen nagusiak egoera zaurgarrian dauden herritarrak laguntzera, mugikortasun edota aparkaleku arazoei aurre egitera eta gainean dugun krisi klimatikoari erantzutera bideratutakoak ziren.

EAJ-PSEko udal gobernuak onartu zituen aurrekontuek ez die bizi dugun krisi anizkoitzari behar bezala erantzuten. Hori hobetu nahiean, 347.000 €tako hainbat emendakin aurkeztu zituen Lezoko EH Bilduk. Gobernu taldeak 40.000 € baino ez zituen onartu.

Jarraian aipatzen dira aurkeztutako proposamenak:

INDARTZEKO PROGRAMAK

EH BILDUREN PROPOSAMENAK

EAJ-PSEk ONARTUAK

 

 

 

Zirkulazioaren eta aparkalekuen antolamendua. Bi partida berri:

 

 

Aparkalekuak egiteko lur eremuaren alokairua

40.000 €

0 €

Eremua aparkaleku izateko egokitu

40.000 €

0 €

 

 

 

Hiri-mugikortasuna. Partida berria:

 

 

Gaintxurizketako bidegorriaren proiektua

24.000 €

0 €

 

 

 

Trantsizio energetikoa. Bi partida berri:

 

 

Trantsizio energetikoa: azterketa

15.000 €

0 €

Kotxe elektriko kargagailua

6.000 €

6.000 €

 

 

 

Ingurumena eta memoria historikoa. Partida berria:

 

 

Jaizkibelgo lurrak erosi (Iparragirre barrakoi ondokoak)

80.000 €

0 €

 

 

 

Gizarte larrialdiko laguntzak indartu:

 

 

Gizarte larrialdiko laguntza

20.000 €

0 €

Dirulaguntzak familiei

20.000 €

0 €

 

 

 

Politika feminista indartu:

 

 

Berdintasuna

15.000 €

0 €

 

 

 

Adin txikikoen programak indartu:

 

 

Gizarte eta hezkuntza arlo psikosoziala adin txikikoak

5.000 €

10.000 €

Gizarte eta hezkuntza arlo psikosoziala bazterkeria

5.000 €

 

 

 

 

Bazterkeria. Bi partida berri:

 

 

Etxebizitzaren alokairua

15.000 €

0 €

Arrakala digitala

5.000 €

0 €

 

 

 

Enpleguaren sustapena indartu:

 

 

Enplegu plana: Oinarrizko ordainketak

25.000 €

15.000 €

 

 

 

Euskara. Bi partida berri:

 

 

Dinamizatzailea: Eragileekin hizkuntza irizpideak landu

5.000 €

5.000 €

Hitzarmena: Berria

10.000 €

0 €

 

 

 

Enpresa-garapena indartu:

 

 

Merkataritza suspertzeko kanpaina

7.000 €

4.000 €

Erosketa bonoak

10.000 €

0 €

 

 

 

GUZTIRA

347.000 €

40.000 €

EAJ-PSE gobernu taldeak, legegintzaldi osoko aurrekonturik handienak aurkeztu bazituen ere, 10.122.500 €, emendakin gutxi batzuk baino ez zituen onartu: 40.000 € guztira.

 

Aurrekontuei ezezko bozka.

 

Gobernu taldeak egindako proposamena ez zela nahikoa uste du Lezoko EH Bilduk, hutsalak diren hitz eta konpromisoez gain, ez baitio bizi dugun krisi anizkoitzari erantzuteko nahikoa baliabide eskaintzen.

 

Udal aurrekontuek bizi dugun momentuari erantzuteaz gain, Lezo etorkizunera begira jartzeko balio behar dute. Gobernu taldeak onartu dituen aurrekontuak orain artekoen jarraipena baino ez dira, eta ez dute gaur egungo egoerak eta etorkizunak eskatzen duten norabide aldaketarik sortzen.

 

Gobernu taldeak onartutako aurrekontu guztiak aztertuz gero, Gizarte Zerbitzuak eta Inbertsioak bezalako programek izan duten bilakaerak, EAJ-PSEko gobernuaren ikuspegi falta nabarmen erakusten dutela ondorioztatzen da.

 

Aurrekontuek egiturazko aldaketak behar dituzte.

 

EAJ-PSEko gobernu taldeak 2015-2023 urteetako bi legegintzaldietan onartu dituzten udal aurrekontuak aztertuz gero, estrategikoak diren Gizarte Zerbitzuak eta Inbertsioak bezalako programek izan duten bilakaerak nabarmen erakusten du gobernu taldearen ikuspegi falta: aurrekontutik Gizarte Zerbitzuetara bideratuko portzentajea 0,2 puntu baino ez da igo eta Inbertsioen kasuan 0,05 puntu jaitsi da.

 

2016 urtea

2023 urtea

Diferentzia €

Diferentzia %

Aurrekontu orokorra

8.000.000 €

10.122.500 €

2.122.500 €

% 26,53 igo

Pertsonal gastua

2.685.000 €

3.890.000 €

1.205.000 €

% 44,88 igo

Gizarte Zerbitzuak

647.400 €

839.663 €

192.263 €

% 29,7 igo

Inbertsioak

569.000 €

714.5000 €

145.000 €

% 25,48 igo

Udal Aurrekontu Orokorrean izan duten pisuaren bilakaera:

 

2016 Aurrekontuaren %

2023 Aurrekontuaren %

Diferentzia

Pertsonal gastua

% 33,56

% 38,43

4,87 puntu igo

Gizarte Zerbitzuak

% 8,1

% 8,3

0.2 puntu igo

Inbertsioak

% 7,11

% 7,06

0.05 puntu jaitsi

Horregatik guztiagatik, egungo krisi anizkoitz eta ziurgabetasun egoera honek, pertsonak eta ingurumena erdigunean jarriko dituen politikak behar dituelako, Lezoko Udal aurrekontuek egiturazko aldaketak behar dituzte, Udala beste norabide batean jarriko dutenak.