AKTUALITATEA


| 2024-04-07 19:19:00

Aldaketa klimatikoa ahoz-aho dabilen gaia da, gure eguneroko bizitzan jadanik inpaktua nabaritzen hasi garena. Planetaren ustiapen ereduak, nahitaez, modelo ekosozial baten aldaketara bultzatzen gaitu. Biztanleko kontsumitutako baliabideak, Hego Euskal Herrian, jasangarritasunetik urrun ditugu. Hego Euskal Herrian energia ez-berriztagarrien menpekotasun handia dugu, %86a, berriztagarriak beste %14a izanik. Baita ere, azpimarratzekoa da kanpo energian oinarritzen dela gure kontsumoa, %86a, Europar Batasunean bataz-bestekoa %42a izanik. Subiranotasun energetikotik urrun kokatzen gaitu, horrek sortzen dituen inpaktu eta galera ekonomiko zuzenekin. Arazoa konpontzeko kontsumo eta ohituren aldaketa bat burutu behar dela argi dago, kontsumoa txikituz eta ohiturak aldatuz, Lemoizetik hasita, txikitasunetik handitasunera. Aldaketak norbanakotik maila altueneko instituziotara heldu behar dira, zeharka, gobernantza kooperatibo aktibo baten bitartez. Trantsizio ekosozial honen eraldaketan biztanle zein erakunde guztiek parte hartu beharko lukete aurrez-aurre dugun erronkari modu eraginkorrez aurre egiteko, berandu izan baino lehen.