Duela hamarkada batzuetatik hona, Palestinako herriak Israelgo okupazio-erregimenaren indarkeria sistematikoa pairatzen du. Gertakari isolatuak izan beharrean, palestinarren lurraldea zatikatu duen kontrol- eta errepresio-politikaren parte dira eta bakearen bidean urratsak emateko edozein aukera ahultzen dituzte.
Biktima zibilen kopuruak gora egiten jarraitzen du eta bake prozesuari trabak jartzen dizkio behin eta berriz Israelgo estatuak. Giza eskubideak urratzea genozidioa da!!!
Palestinaren aldeko borroka defendatzea justizia, bakea eta herriek existitzeko eta duintasunez bizitzeko duten eskubidea defendatzea ere bada. Gaur egun, inoiz baino premiazkoagoa da okupazioaren amaiera exijitzea eta ahotsa altxatzea egiturazko indarkeria praktiken aurka.