Otsailaren 13a, Torturaren aurkako eguna izan zen. Honen arira, Otsailaren 16an, Donostiako Kursaalean, Euskal Herriko torturatuen sarea aurkeztu zen. Torturak jasan dituzten 900 pertsonek euren testigantzak, partekatzeaz gain, aitortza ofiziala, erreparazioa eta juztizia eskatu zuten. “Euskal Herrian torturaren aplikazioa sistematikoa izan delako” erantzukizun publikoa onartzea eskatzen diete Euskal Herriko erakundeei.
5000 tortura kasuak baieztatuta daude. Gure inguru hurbilera etorrita, Plentzia, Gorliz eta Lemoizko 35 herrikide Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak eragindako torturak jasan dituzte 1975az geroztik.
Eskandalagarria eta lotsagarria bada ere, tortura ez da modu isolatuan erabili kontroletik kanpo zeuden polizi batzuen partetik, baizik eta modu sistematikoan, eta erabateko inpunitatearekin erabili izan da estrategia politiko baten parte bezala, helburu politiko batekin eta zenbait eragile politiko eta sozialen kolaborazioarekin.
Ezin dugu beste aldera begiratzen jarraitu. Erakundeek hainbat neurri hartu beharko dituzte berriro ez gertatzeko, eta gertatutakoa onartu, aitortu eta erreparatu beharko dute.