Energia-komunitateak energia-sektoreko burujabetzaren eta justizia sozialaren aldeko apustu sendoa dira. Pertsonek, enpresa txikiek eta tokiko erakundeek osatutako elkarte gisa funtzionatzen dute, eta beren energia berriztagarria ekoizteko, kontsumitzeko eta kudeatzeko antolatzen dira. Eredu zentralizatu tradizionalean ez bezala, komunitate horiek beren energia zuzenean kontrolatzeko aukera ematen diete beren kideei, eta auzo edo udalerri berean eguzki-panelak edo beste sistema batzuk instalatzeko antolatzen dira. Ekimen horiek ekintza kolektiboko tresna dira, ingurumenaren aldetik bidezkoa den garapena lortzeko.
Paradigma horiek Lemoizen ezartzeak mendekotasuna murrizteko aukerak irekiko lituzke. Ildo horretan, udalak aldatu egin ditu udal eraikinetako autokontsumorako plakak. Aldaketa horrekin, Urizar eta Andrakako udal-eraikinen kontsumoa modu autonomoan kudeatzen da. Bide horretatik jarraitu behar da energia-autosufizientzia indartzeko eta eredu iraunkorrago baterantz aurrera egiteko.