AKTUALITATEA


| 2025-02-19 22:37:00

Edukiontzi marroian organiko guztia isuriko balitz, aurreikuspenek honako hau adierazten dute:

Oso positiboa izango litzateke Lemoizko bizilagunok hondakinen kudeaketa eraginkorragorantz aurrera egin ahal izatea.

Sortzen ditugun hondakinak egunero behar bezala bereiziko bagenitu eta dagozkien edukiontzietan utziko bagenitu, aurrerapauso handia emango genuke etorkizun iraunkorrago baterako bidean. Hondakinak birziklatzera bideratzean, ingurumena zaintzen lagunduko genuke, baita biohondakin aprobetxagarrien kopurua handitu eta zabor orokorra nabarmen murriztu ere.

Ahalegin kolektibo horrek eragin oso onuragarria izango luke komunitate osoarentzat. Tratamendua behar duten hondakinen kopurua murriztean, horien kudeaketari lotutako kostuak nabarmen murriztuko lirateke. Izan ere, udalak 20.000 euro baino gehiago aurreztu ditzake urtean, eta horrek eragin zuzena izango luke herritarrek zerbitzu horrengatik ordaintzen duten tasan.

Gogoratu behar da zabor-tasak (beste edozein tasa bezala eta zergak ez bezala) zerbitzu publiko espezifiko bat emateagatiko edo ondasun publiko bat erabiltzeagatiko gastuari dagozkiola, eta kasu honetan legeak eskatzen du gastu hori ez dadila defizitarioa izan erakunde publikoentzat.

Birziklatzea gure planeta zaintzeko eta baliabideak aurrezteko aukera bat da! 🌍💚