AKTUALITATEA


| 2024-07-14 21:32:00

Palestinarrei beren nortasuna eta lurra kentzeko asmoa argia eta sistematikoa da. "Genozidio" terminoa ez da gehiegikeria erretorikoa; Israelgo politikek Palestinan duten asmoaren eta eraginaren deskribapen zehatza da. Talde nazional, etniko, arrazazko edo erlijioso bat erabat suntsitzeko asmoz egindako ekintzak baitira.

Definizio hori betetzen du Israelgo estatu sionistak behartutako lekualdatzeak derrigortzen direnean, etxeak suntsitzen dituztenean, Gaza ekonomikoki eta sanitarioki blokeatzen dutenean, eta palestinarrei oinarrizko eskubideak ukatzen zaizkienean.

Palestinako egoera ez da soilik lurralde-gatazka bat, herri baten biziraupenaren eta duintasunaren aldeko borroka bat baizik. Nazioarteko komunitateak, batez ere ikuspegi aurrerakoi eta ezkertiar batetik, Israelek egindako bidegabekeriak salatzeko eta horien aurka egiteko erantzukizuna du.

Palestinako genozidioa gelditu egin behar da, eta ekintza solidario eta irmoen bidez bakarrik lortuahal izango da justizia eta bakea palestinarentzat. Nazioarteko komunitateak Palestinakoa genozidioa dela onartu eta haren aurka egin behar du, neurri zehatzak hartuz palestinarren eskubideak babesteko.

Erresistentzia palestinarra ez da, sinetsarazi nahi diguten bezala, militarra bakarrik, kulturala, soziala eta politikoa ere bada. Euskal Herritik ere, Palestinarrek beren jaioterrian duintasunez bizitzeko eskubidearen alde borrokatzen dugu. Palestinaren ahotsak bizirik eta indartsu mantenduz. Nazioarteko elkartasunerako deia inoiz baino premiazkoagoa da. Boikot, Desinbertsio eta Zigor (BDS) mugimenduek Israeli presioa egitea dute helburu, nazioarteko zuzenbidea bete dezan eta okupazioa amai dezan.