AKTUALITATEA


| 2025-05-27 18:18:00

Uribe Kostako Mankomunitateak ahotsa goratu du aspalditik errealitatea izan beharko lukeena aldarrikatzeko: adinekoentzako eta mendekotasun egoeran daudenentzako Eguneko Zentroa. Bizkaiko gainerako eskualdeek funtsezko zerbitzu hori duten bitartean, gure eskualdea oraindik ere ahanztura instituzionalean erorita dago, nahiz eta legeak derrigorrezkotzat ezartzen duen 2015etik.

Uribe Kostako familiek laguntza profesional eta komunitarioa behar dute eta ez zaintza lanak beraiek bakarrik egin administrazioek beste alde batera begiratzen duten bitartean. Datuak irmoak dira: biztanleriaren nagusitze azkarra, herritarrek jasotako 3.100 sinadura eta konpondu gabe dagoen hutsune asistentziala.

Zentro horiek autonomia eskaintzen diete erabiltzen dutenei, eta lasaitasuna zaintzen dituztenei. Administrazioek zaintza erdigunean jartzeko ardura daukate eta Uribe Kostan eguneko zentroa egoteko konpromisoa hartu behar du Bizkaiko Foru Aldundiak behingoz. Mankomunitatearen adierazpenak mahai gainean jartzen du.

Zenbat denbora gehiago itxaron beharko dugu?