Duela aste batzuk Interkonexio Elektrikorik Ez plataformak buzoneoa egin zuen Lemoizen, Red Eléctrica Españolaren proiektuaren egoeraren berri emateko. Frantziako Cubnezais eta Gatikaren arteko 400 km-ko loturak 2000 MW-ko garraio ahalmena izango du eta nagusiki itsaspekoa izango da. Maiatzaren 31n BOEn argitaratu dira ingurumen-inpaktuaren azterlana eta aurreproiektua eta udaletxean alegazioak aurkezteko epea zabaldu da. Nahiz eta hasiera batean epea abuztuaren 2ra artekoa izan, irailaren hasierara arte aurkeztutako alegazioak onartuko dira.
Plataforma alegazioak prestatzen ari da eta laster prest egotea espero du, sinatu eta aurkeztu nahi dituen ororekin partekatzeko.