Datorren ekainaren 22an, EH Bilduko militante eta oinarri sozialak Herri Asanblada egingo dugu Armintzako Kultur Etxean.
Gure helburua Lemoizen bizi dugun egoera politikoa eta soziala partekatzea da, azken hilabeteetako ibilbidea aztertzea eta, batez ere, guztion artean etorkizun politikoa elkarrekin eraikitzeko oinarriak ezartzea.
Asanblada hau ez da informazio saio huts bat izango. Hausnarketarako eta proposamenak elkarbanatzeko espazio irekia izango da eta gure komunitatea osatzen dugun pertsona guztion ikuspegia eta ekarpena funtsezkoak izango dira. EH Bilduren proiektua herritik eta herriarentzat eraikitzen jarraitu nahi dugulako!
Horregatik, EH Bilduko kide zaren heinean edo prozesu honetan parte hartu nahi baduzu, zure lekua izango duzu asanbladan.
Gerturatu, entzun, parte hartu eta ekarri zure ahotsa.
Etorri eta parte hartu!