AKTUALITATEA


| 2023-12-18 19:45:00

Azaroaren 25ean, Lemoizko talde feministarekin batera kontzentrazioan parte hartu genuen.

Zorigaiztoko ametsa dirudi, 91 erailketa gertatu dira urte batean, horrez gain emakumeoi, bizitza publikoan zein pribatuan, kalte edo sufrimendu fisiko, sexual, ekonomiko edo psikologikoa eragiten dieten hainbat eta hainbat egoera daude, sarritan oharkabean pasatzen direnak. Gizarteak aurre egin behar dio arazo larri honi, denon artean aurre egin behar diogu.

"Zer ez duzu ulertu nahi? Soilik bai da baietz"

Azaroaren 30ean Greba feminista egiteko beharra izan dugu. Izan ere, pandemia garaian inoiz baino nabarmenago gelditu zen oraingo zaintza sistema eraldatzeko premia dagoela. Gizarte akordio bat behar da, arlo honetan ematen diren gabeziak eta desberdintasunak gainditzeko. Lan baldintza prekarioak zer dira ba, eraso mota bat baino!? Berdintasuna lortzeko bide luzea egin behar da, arlo publikoan zein pribatuan, enpresa zein erakundeetan. Zaintza lanen prekarizazioari STOP”, “Pertsona guztiak erdigunean jarri” “Zaintza zerbitzuak pertsona guztien eskura”. Zaintza lanak guztien ardura dira!

Denon bizitza erdigunean!