AKTUALITATEA


| 2022-03-28 19:40:00

Behin baino gehiagotan gure desadostasuna azaldu dugu Lekunberriko Udalak daraman komunikazio politikarekin. Legegintzaldi honetan, adibidez, Udalean eta herrian eragina izan duten zenbait gai erabat ezabatu dira: langileen kontratazioetan izan diren arazoak, EHBilduk hainbat arlotan egindako proposamenak, Beti Kozkor klub publikoaren inguruan hartu diren erabakiak,  uraren eta saneamenduaren tasarekin herritarrek egin dituzten eskaerak, plazan egin diren trafiko aldaketekin sortu den egoera, erreka garbitzean egin den kudeaketa txarra…

Uste dugu Udal honek ez dituela betetzen komunikazioa bideratzeko garaian erakunde publikoek errespetatu behar lituzketen irizpideak: neutrala izan behar luke, parte-hartzailea eta gardena. Horrexegatik, proposamen bat aurkeztu dugu hurrengo udal batzarrerako, bi puntu hauek jasoko dituena:

1. Udalak konpromisoa hartzen du komunikazio publikoari begira Udalean dagoen aniztasuna errespetatuko dela. 

2. Komunikazio publikoari buruzko JARDUNBIDE EGOKIEN DEKALOGO bat sortuko du.

Lekunberri herri anitza da, eta aniztasun horrek islatua egon behar luke Udalaren komunikazioetan ere. Horregatik, espero dugu ostegunean egingo den udal batzarrean proposamen hau aurrera  aterako dela.