Gaur egun bizi garen garaiekin bat datorren mugikortasunaren aldeko beste aukera batzuk daudelako. Izan ere, klima-aldaketa hemen dago jada, eta obra bakar horrek 30 urte beharko dira tunelaren eraikuntzaren ondoriozko Co2 isuriak konpentsatzeko. Obrek dirauten duten tarte batzuetan egunero 180 kamioi inguru ibiliko direlako. Azpi-ibaia tunela eraikitzeak Bilboko Atlantikoko korridoreko Txorierrirantz eta A8rantz doan trafikoaren joan-etorria ekarriko digu Avanzadatik (hortik datorkio "Europa Barneko Oinarrizko Sarean (TEN-T) izena). Artatzako parkeak hondamena jasango du, tuneletako pitak bertan egongo direlako, eta Artaza Romo institutuak eragin akustiko handia izango duelako, partikulek eta bibrazioek eragindako kutsadura, obra gutxienez luzatuko den bost urteetan…
Horregatik guztiagatik, EH Bildu Leioak bat egin du SUBFLUBIALIK EZ Plataformaren deialdiarekin, apirilaren 4an, 18:00etan, Institutuaren inguruan giza katea egiteko.