Mugimendu feministak aspalditik salatu du zaintzak batez ere emakumeek egiten dituztela, eta zaintza-lanak pribatizatuta eta feminizatuta daudela, eta lan prekarioak direla, lan-baldintza txarrekin.
EH Bilduk aspalditik proposatu du Leioako Udalean, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua publifikatzeko aukerak aztertu behar direla.
Zerbitzu hau publifikatzeko aukerak, izapideak eta kostuak aztertuko dituen txosten bat egitea proposatu dugu, baina gobernu-taldearen ezezkoarekin egin dugu topo.
EAJren eta PSEren agintaldiaren ustezko ardatzetako bat Leioak zaintzen zaitu da, baina ahaztu egiten zaie lan-eskubideak etengabe urratuta dituzten emakume hauek guztiak zaintzeaz, eta zerbitzu-enpresa handien kontura jartzen ditu, etekin ekonomikoak sortzea dutenak helburu nagusi.
Nahi dugun zerbitzua emateko eredua ez den arren, (enpresa pribatu bat kontratatzea zerbitzua emateko), hainbat proposamen egin dizkiegu kontratuaren pleguei, gure adinekoek eta mendekoek jasotzen duten zerbitzuaren baldintzak hobetzen saiatzeko eta ELZko langileen lan-baldintzak hobetzeko.
Leioako EH Bilduk proposamen hauek egin ditu Etxez etxeko Laguntza Zerbitzu berriaren kontratazio prozesurako: