AKTUALITATEA


| 2025-05-22 22:41:00

EH Bildu udal taldeak Leioako Udaleko Gobernu taldeari eskatu nahi dio, 3 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familien beharrak kontuan hartuta, UDA Txiki eskaintza berriz aztertzea, eta lehenengo hamabostaldian izena eman duten familia guztiek euren seme-alabak aldi horretan eraman ahal izateko beharrezko ahalegina egitea.

 

Uste dugu familien datuen aukeraketa ez dela kapritxo hutsa, baizik eta familia-bizitza eta lana uztartzeko beharretatik eratorritako hautua. Aurreko ikasturteetan ere argi geratu zen lehenengo hamabostaldirako eskaria askoz handiagoa izan zela. Horregatik, eta datu horiek kontuan hartuta, ezinbestekotzat jotzen dugu eskaintzen diren plazak benetako matrikulazio eskaerara egokitzea, eskaria dagoen aldiei lehentasuna emanez.