AKTUALITATEA


| 2025-08-07 19:59:00

EH Bilduk jakin du abuztuaren 6an, asteazkena, Txakurzulo inguruan kanpatuta zeuden etxerik gabeko eta kalteberatasun-egoeran zeuden hainbat pertsona desalojatu zutela, eta ez zitzaiela inolako bizileku-alternatibarik eskaini.

Leioako eta Erandioko udaltzainek, Espainiako Polizia Nazionalarekin lankidetzan hustu zuten kanpalekua (atzerritartasun-eskumenak dituen polizia, nahiz eta kanpatutako pertsona guztiak ez ziren atzerritarrak). Tristura handia ematen digu udalaren jardunak VOXen eta PPren diskurtsoa bereganatu izanak.

EH Bilduk uste du ezinbestekoa dela erakunde publikoek pertsona guztien giza eta gizarte-eskubideak lehenestea. Oso larria iruditzen zaigu etxerik ez duten eta egoera ahulean dauden pertsonen egoeraren aurrean udal-baliabideak pertsona horiek kanporatzera bideratzea.

EAJk eta PSEk zuzendutako Leioako Udalak gaueko harreraren eta ostatuaren arloan dituen betebeharrak urratzen jarraitzen du. Gizarteratzeko laguntza behar duten pertsonentzako aldi baterako ostatu-baliabideak izateko inbertitu beharrean, egoera horiei aurre egiteko baliabide nahikoak dituzten oinarrizko gizarte-zerbitzuak sustatu beharrean, Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin erakundearteko koordinazioan aurrera egin beharrean, udaltzaingoa Espainiako Polizia Nazionalarekin lankidetzan aritzera bidaltzen du, pertsona hauekl utzarazteko eta, honen ondorioz, kanporatzeko arriskuan egon daitezke hauetako batzuk.

Gure buruari galdetzen diogu ea hau ere PSEk eta EAJk duela hilabete batzuk osoko bilkuran aurkeztu zuten Immigrazio Planaren zatia den. Udaleko gizarte-zerbitzuen arduradun den PSEri galdetzen diogu ea ekintza honek bat datozen gure udalerriak sustatu behar duen integrazio- eta kulturartekotasun-politika proaktiboarekin.

EH Bilduk uste du gure egungo tokiko egiturek ez dutela baliabide nahikorik, eta horregatik uste dugu erakundeen arteko lankidetza beharrezkoa dela, udaletatik hasi eta Foru Aldundira eta Eusko Jaurlaritzara arte.

Gizarte gisa aurrera egiteko, ez dago pertsona guztien giza eskubideekiko errespetua bilatzen duten politiketan baino inbertsio handiagorik.

Lanean jarraituko dugu pertsona guztien eskubideak bermatzeko.