1. Txopoeta, Lamiako eta Udondo auzoetan bizi diren ikasleek garraio publikoan Sakoneta Goikoa Institutura sartzeko dituzten zailtasunen berri izanda, Bizkaibuseko eta LejoanBuseko lineak gainezka daudenez, gure kexa helarazi nahi dugu, garraioa ez dagoelako planifikatuta eta Unibertsitatearen, Udalaren eta Aldundiaren artean koordinaziorik ez dagoelako ikasleen irisgarritasuna bermatzeko.
2. Udalari eskatzen diogu ahalik eta lasterren neurriak jar ditzala hori lehenbailehen amai dadin. Bizkaibusen zerbitzua Areetatik Leioako Udalak topera badator, ikasturte honetan zerbitzu hori emango dela bermatu behar da.
3. Unibertsitatearekin, hezkuntzarekin eta Aldundiarekin harremanetan jartzeko eskatzen dugu, egoera lehenbailehen konpon dadin.