AKTUALITATEA


| 2025-09-12 23:02:00

Leioako Udalak agindutako azken ikerketa soziologikoan, EH Bilduri botoa emateko asmoa %25,2ra igo da,  %3 igo da 2023ko Udal hauteskundeekin alderatuta. EH Bildu da gehien hazten ari den indarra. Izan ere, boto-asmoari dagokionez EAJ lehen indarra bada ere, %0,8 bakarrik hazi da; PP, %0,1; Elkarrekin Podemosek %2,6 eta PSEk %2,9 egiten dute behera.

2019ko udal hauteskundeetan, EAJren eta EH Bilduren arteko boto-aldea % 22,8koa izan zen, baina nabarmentzekoa da sei urte geroago, inkesta honetan, aldea %14,8koa dela, hau da, alde hori 6 urtean %7,2 murriztu dela. Datu hauek Leioako alderdi nagusien, EAJren eta EH Bilduren arteko aldea murrizteko joera argia erakusten dute.

Inkestak dio EH Bilduk boto asmo horrekin seigarren zinegotzi bat lortzeko aukera handia duela, bere hazkundea sendotuz.

EH Bildu oposizioko indar nagusi gisa sendotu da, baita Leioako bigarren indar gisa ere, hauteskunde-sabaia berriro ere hautsiko lukeen boto-asmoa lortuz.

EH Bilduri botoa emateko asmoak gora egin du % 25,2raino (boto-asmoa % 3 igo da), gehien hazi den indarra bilakatuz horrenbestez. Izan ere, EAJ boto-asmoari dagokionez lehen indarra bada ere, % 0,8 hazi da, PPk % 0,1.  Elkarrekin Podemosek % 2,6 egin du behera, eta PSEk % 2,9.

Inkestak dio EH Bilduk seigarren eserleku bat lor dezakeela bere hazkundea sendotuz.

EH Bildu oposizioko indar nagusi gisa sendotu da, baita Leioako bigarren indar gisa ere, hauteskunde-sabaia berriro ere hautsiko lukeen boto-asmoa lortuz.

EH Bilduk 5,57ko balorazioa lortu du eta Leioako biztanleriaren % 51,4k balorazio positiboa egin du (5 puntu baino gehiago).

María José Peleteiro bozeramaileak 6,46ko balorazioa lortu du, Iban Rodríguez EAJko alkateak baino soilik 0,13 puntu gutxiago (6,59) eta Pilar Grados alkateorde eta PSEko bozeramaileak baino dezente gehiago (5,47).

Orain arteko bidea zailtasunez betea izan den arren, gobernu taldearen aldetik funtsezko informazio faltarekin eta Leioako garapen komunitario, sozial eta ekonomikorako funtsezkoak diren gaietan iluntasun dezentearekin, EH Bilduk konpromisoz egingo du bidea, leioaztarrek helarazten diguten indarrari esker.