AKTUALITATEA

ALBISTEAK

Montai auziak erakusten du EAJren karneta edukitzeak abantailak ematen dituela kontratu publikoak lortzeko orduan

| 2020-06-09

“Herri duin batean ezin da pentsatu normala dela, eta are gutxiago onargarria, gobernuan dagoen alderdikoa izateagatik erraztasunak izatea Administrazioarekin kontratatzeko”. EH Bilduk azalpenak eskatu ditu Legebiltzarrean Montai Taldeari esleitutako kontratuei buruz.


EH Bilduren proposamena hurrengo ikasturterako: gehienez 15 ikasle gelako eta irakasle kopurua %20 igotzea

| 2020-06-05

Egoera honetan ezinbestean hartu beharreko neurriak dira ikastetxe guztietan osasuna eta kalitatezko hezkuntza bermatzeko. EH Bilduk Diputazio Iraunkorrera eramango du proposamena. Ihesbidean aritzea eta pandemiak areagotu dituen egiturazko gabeziak konpontzeko borondaterik ez izatea egotzi dio Hezkuntza Sailari. Osakidetzan Lehen Arretako plantilla %10ean handitzea ere proposatu du Legebiltzarrean.


EAJk zeharo itota dauden milaka autonomoak iraindu ditu EH Bilduk proposatutako laguntzak eztabaidatzeari uko eginez

| 2020-05-14

EH Bilduk Nafarroako eredua aplikatzea proposatu du 2.200 euroko laguntzak emateko, baina EAJk, PSErekin batera, ez du premiazkotzat jo Diputazio Iraunkorrean horretaz eztabaidatzea. Berdin egin du hezkuntza arloan: EH Bilduk ikasturte amaiera sektorearekin adostea planteatu du, baina hori ere atzera bota du, eztabaida bera ere galarazita.


Terrazetako anabasa Jaurlaritzaren laguntza faltaren ondorio ere bada, ohartarazi du EH Bilduk

| 2020-05-12

Iker Casanova: “Premia ekonomikoak bultzatuta ireki behar izan dute ostalari eta merkatari askok, baldintzak ematen ez diren arren”. Laguntzak (2.200€) behingoz bideratzeko exijitu dio Jaurlaritzari, “gutxieneko bermeak eduki bitartean negozioa itxita mantendu ahal izateko ere bai”. EH Bilduren proposamena bidean da jada Legebiltzarrean.