AKTUALITATEA


| 2025-06-18 11:24:00

EH Bilduren proposamen bat abiapuntu, koalizio abertzaleak akordioa egin du EAJ eta PSErekin, Jaurlaritzak Unibertsitate eta goi mailako ikasketak egiteko bekak jasotzeko muga ekonomikoa igo dezan. “Sistema eguneratu behar da; gaur egun gutxieneko soldata ere kobratzen ez dutenei ukatzen zaie beka jasotzeko eskubidea, muga ekonomikoa baxuegia delako”, azaldu du Edurne Benito del Valle legebiltzarkideak.

“2024-2025 kurtsoan, beken eskarien %50 atzera bota dira, eta arrazoi nagusia beka jasotzeko errenta mugak gainditzea izan da, indarrean dagoen gutxieneko soldatatik urrun. Hau da, soldata minimoa kobratzen dutenak ere, beka horietatik kanpo geratu daitezke. Hori ez da bidezkoa, muga horrek ez duelako bat egiten egungo errealitatearekin, egoera zaurgarrian dauden familiak ere kanpo uzten dituelako”.