EH Bilduk ezinbestekotzat jo du Gorka Urtaranek udal autonomia defendatzea eta Jaurlaritzaren asmoei tinko erantzutea, Lurralde Antolamenduaren Legea atzeko atetik aldatu nahi duelako udalei Interes Publiko Goreneko Proiektuak inposatu ahal izateko.
EH Bilduk European University Gasteiz (Euneiz) sortzeko legearen kontra bozkatu du, EAEko Unibertsitate Sisteman irabazi asmorik gabeko unibertsitateak soilik txertatu behar direlako.
Ingurumen Administrazioari buruzko Legearen negoziazioa apurtutzat eman du EH Bilduk, EAJk eta PSEk Lurralde Antolamenduaren Legea aldatzeko baliatu nahi dutelako udalei Interes Publiko Goreneko Proiektuak inposatu ahal izateko.
Ikoitz Arresek ezinbestekotzat jo du hezkuntza sisteman eragiten duten aldagai guztiak aintzat hartzea. Ponentzian 30 erakunde, eragile eta adituk baino gehiagok parte hartuko dute EH Bilduren ekimenez.