AKTUALITATEA


| 2022-03-10 16:06:00

EH Bildu akordio batera iritsi da Elkarrekin Podemos-IUrekin Legebiltzarrak Eliza katolikoak Espainiako Estatuan eta, bereziki, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, egindako immatrikulazio irregularrak eta bidegabeak salatu ditzan eta Pedro Sanchez eta Gotzainen Biltzarraren arteko akordioa erabat eznahikotzat eta partzialtzat jo dezan, akordio horren arabera, Eliza harenak ez diren 965 ondasun itzultzeko prest agertzen baita, baina, praktikan, urteetan haren izenean ipini dituen milaka ondasunen bidegabeko jabetzea legeztatzen duelako, Josu Estarronak salatu duenez. Hala eta guztiz ere, EAJk ez du bat egin EH Bilduk sustatuko akordio horrekin eta, horrela, bere babes politikoa eman dio Sanchezen eta apezpikuen arteko hitzarmenari, deitoratu du Estarronak.

EH Bilduko legebiltzarkidearen irudiko, “hitzarmen hori onartezina eta eskandalagarria da, eta hala esan dute plataforma patrimonialistek; jukutria bat baino ez da gotzainek modu bidegabean immatrikulatutako ia 100.000 ondasunen jabetza legeztatzeko. PSOEk amore eman du, beste behin, eta belaunikatu da Gotzainen Biltzarraren aurrean”.