AKTUALITATEA


| 2020-06-26 14:15:00

“Duela urtebete Legebiltzarrak Torturaren Biktimen Babeserako Egunarekin bat egiteko eskatu zion Jaurlaritzari, baina gaur, egun hori munduan zehar ospatzen den egunean, Urkulluren Gobernuaren isiltasuna erabatekoa da. Ez du Legebiltzarraren agindua aintzat hartu, ez du Nazio Batuen egunarekin bat egin eta, azken batean, torturaren biktimak mespretxatu ditu berriro ere, existitu ez balira bezala”. Julen Arzuagak Torturaren Biktimen Babeserako Egunarekin bat ez egitea egotzi dio Jaurlaritzari, bai eta biktimen arteko mailaketa egitea ere. “Gaurko isiltasuna oso adierazgarria da. Beste biktima batzuk omentzeko eta gogoan izateko baliabide ugari bideratzen dituen eta ekitaldiak noiznahi antolatzen dituen gobernu bera ez da gai izan gaur torturaren biktimak oroitzeko; Urkulluk argi utzi du berriro ez dituela biktima guztiak berdin tratatzen, berarentzat torturaren biktimak, Estatu terrorismoaren biktimak bezala, bigarren mailakoak direla”.