AKTUALITATEA


| 2019-04-23 17:54:00

EH Bilduk Martuteneko kartzelako ateetaraino eraman du gaur goizean hauteskunde kanpaina, “mendekuan oinarritutako espetxe politika” salatzeko eta Madrilera “euskal presoak etxera ekartzeko ere” joango dela azpimarratzeko, Juan Mari Olano Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak eta Txusa Etxeandia Bizkaikoak adierazi dutenez. Biek azaldu dute Estatu espainoleko ezkerreko subiranistekin lotutako akordioaren baitan zehaztutako helburuen artean “preso politikorik gabeko euskal jendartea eraikitzea” dagoela, eta ziur agertu dira hurrengo legealdian EH Bilduk Madrilen izango duen izaera erabakigarriak aukera emango duela norabide horretan urrats tinkoak emateko, “euskal presoak etxera ekartzeko ere bagoazelako Madrilera”, erantsi dutenez.

Kongresurako hautagaiek nabarmendu dute ETAren jarduna duela ia zortzi urte desagertu zela eta, horri jarraiki, “anomalia demokratikotzat” jo dute oraindik “preso politikoak izatea eta mendekuan oinarritutako espetxe politika mantentzea”. Salatu dutenez, “presoei salbuespeneko neurriak ezartzen dizkiete eta presoen senideei eta lagunei zigor bikoitza ezarri eta urtean milaka kilometro egitera behartzen dituzte”, Olanok zein Etxeandiak “lehen eskutik ezagutzen duten errealitate krudela”. Euren iritziz, “inboluzio antidemokratikoaren haizeak gogor jotzen ari dira Espainiako Estatuan, baina espetxe politikak erakusten du Estatu espainola anomalia demokratikoan bizi dela etengabean”.

<span style="font-family:; font-size: 10pt;" mso-ansi-language:es;mso-fareast-language:es;mso-bidi-language:ar-sa"="" roman";="" new="" calibri;mso-fareast-theme-font:minor-latin;mso-bidi-font-family:"times="">Hauteskundeetatik EH Bildu indartsu ateratzearen garrantzia azpimarratu dute hautagaiek, koalizioa erabakigarria izateak “preso politikorik gabeko Euskal Herria eraikitzeko bidean aurrera egitea” ahalbidetuko duelakoan. Izan ere, “gure herriko gehiengo politikoak eta sozialak makina bat aldiz adierazi du elkarbizitza demokratikoan bidea egiteko nahia”, nahiz eta “Estatuak oztopoak baino ez dizkion jarri herri honen gehiengoaren borondate horri eta mendekuan oinarritutako espetxe politikarekin jarraitzea nahiago izan duen”.