EH Bilduk Plentziako Udalak eginiko adierazpenak bere egin eta guztiz arbuiatu du Plentzian eta Santurtzin bi irakaslek salatu duten jazarpena. Bai Plentzian, bai Santurtzin bi irakaslek jazarriak izan direla publikoki eta Ertzaintzan salatu dutela gogorarazi du Ikoitz Arresek Legebiltzarrean, eta EH Bilduren elkartasun osoa adierazteaz gain, gertaturikoa arbuiatu eta “Hezkuntza Sailaren esku” jarri du koalizioaren prestutasuna “beharrezkoak diren esku-hartzeak egin daitezen”.