AKTUALITATEA


| 2021-12-20 14:08:00

EH Bilduk Pasaia Antxoko osasun zentroa gaur egun behin-behinean duen kokapenetik atera beharra aldarrikatu du Legebiltzarrean, lehenbailehen behin betiko kokapen batera eramateko, eta hala eskatu dio Jaurlaritzaren Osasun Sailari. Rebeka Uberak azaldu duenez, Antxoko anbulatorioak 10 urte daramatza behin-behinekotasunean, baldintza egokienak eskaintzen ez dituzten modulu prefabrikatu batzuetan. “Onartezina da, 10 urte pasa ondoren, osasun zentroak barrakoi horietan segitzea, behin betiko kokapen bat eduki gabe”. Hala ere, EAJ eta PSE EH Bilduren proposamenaren aurka agertu dira.

Antxoko anbulatorioak 5.300 pertsona baino gehiago artatzen ditu eta espazio aldetik arazo handiak ditu, Uberak salatu duenez. “Horren ondorioz, adibidez, pandemian PCR probak kalean egin behar izan dituzte”.