EH Bilduk Euskadiko Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren Legea babestuko du, horren tramitazio parlamentarioan hainbat hobekuntza txertatu ostean, Julen Arzuagak gaur iragarri duenez. Azpimarratu duenez, koalizio independentistaren eskariari jarraiki, “Jaurlaritzak, Gogora institutuaren bitartez, lantalde zientifiko bat sortuko du, giza eskubideetan, Gerra Zibilean eta Francoren diktaduran adituak diren profesionalek osatutakoa, 1936tik 1978ra bitartean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gertatu ziren giza eskubideen urraketak ikertzeko”. Lantalde horrek lanketa horren ondorioak jasoko ditu txosten batean, giza eskubideen urraketak identifikatuta.
Halaber, EH Bilduk eskatuta, Gogorak asistentzia juridikorako baliabideak eskainiko dizkie urraketa horien biktimei, auzitegien aurrean kereilak tramitatzeko, merezi duten justizia eskuratze aldera.