AKTUALITATEA


| 2022-10-24 13:02:00

EH Bilduk legez besteko proposamen bat aurkeztu du Legebiltzarrean Osasun Sailak Galdakao-Usansoloko Ospitaleko eskaintza handitu ditzan, zehazki, Pediatria ezartzeko eta arrisku txikiko erditzeak artatzeko. Rebeka Uberak gogora ekarri du ospitale horretan erreforma bat egitea aurreikusita dagoela, “eta erreforma hori bi zerbitzu horiek ezartzeko ere baliatu behar dugu”, aldarrikatu du.

Galdakao-Usansoloko Ospitaleak 313.000 herritar artatzen ditu, baina Pediatria eta Obstetrizia zerbitzuak ez dituenez, eremu sanitario horretako emakumeek Gurutzeta edo Basurturaino joan behar dute artatuak izateko larriak ez diren kasuetan ere. Galdakaon ere eskualdeko ospitaleetan ohikoak diren zerbitzuak eskaini behar direla esan du Uberak eta, ondorioz, bertan Pediatria ezartzea eta arrisku txikiko erditzeak artatzea eskatu du. Horrela, arrisku altuko erditzeak bakarrik artatuko lirateke Basurtun edo Gurutzetan.