AKTUALITATEA


| 2024-06-28 10:10:00

Gernika-Lumoko Ospitaleko Larrialdi zerbitzuetan erizain eta erizain laguntzaile falta agerikoa dela eta hori zerbitzuaren kalitatean eragiten ari dela jabeturik, EH Bilduk bertako langileen aldarrikapenekin bat egin du eta egiturazko neurriak har ditzala eskatu dio Osasun Sailari, arazo horri behin betiko konponbide bat emateko.

Rebeka Uberak azaldu duenez, “udari begira, langile faltaren arazoa hein batean behintzat arintzeko, Osakidetzak behin-behineko hainbat neurri hartu baditu ere, horrek ez du oinarrian dagoen arazoa konponduko, uda pasa ostean Larrialdi zerbitzuetan lehengo egoerara itzuliko direlako eta arazoak bere horretan jarraituko duelako”.

Hori dela eta, EH Bilduko legebiltzarkideak Alberto Martinez Osasun sailburu berriari eskatu dio azaltzeko “zer nolako neurriak hartuko dituen Gernika-Lumoko Larrialdi zerbitzuen arazo hori konpontzeko eta, beraz, urte osoan zehar modu estrukturalean behar adina profesional egongo direla bermatzeko, ospitaleko gainerako zerbitzuak ahuldu gabe”.