AKTUALITATEA


| 2023-09-05 12:54:00

EH Bilduk CAFeko enpresa batzordearen agerraldia eskatu du Legebiltzarrean, “Beasaingo faktoria horretan amiantoa kentzeko lanetan gertatu dena benetan kezkagarria delako”, Pazis Garciaren esanetan. Izan ere, “bertako komiteak salatu duenez, fabrikan hartutako 10 aire-laginek amianto maila altuak eman dituzte, baimendutakoak baino altuagoak, eta ehunka dira arriskuan egon ahal izan diren langileak”.

EH Bilduko legebiltzarkidearen iritziz, “agerikoa da ez Osalanek, ez enpresak ez dituztela behar ziren neurriak hartu, eta arriskuan jarri dutela langileen osasuna, nahiz eta komiteak behin baino gehiagotan ohartarazi zien arrisku horretaz”.